Jokin Izagirre eta Beatriz Unzue, Lehendakarin garaile
Beatriz Unzue eta Jokin Izagirre, Lehendakarin txapeldun. Ramon Iglesias Gipuzkoako bola denboraldiko bigarren lehiaketa ofiziala, Lehendakari txapelketa, igandean bukatu zen, Mutiloako Gurruntzain bolatokian, laugarren eta azken jardunaldia jokatuta. Sailkapen nagusian, Jokin Izagirre segurarrak eta Beatriz Unzue billabonarrak jantzi dituzte txapelak. Egunekoa Joxe Maizek irabazi zuen; 58 bolarik parte hartu zuten Mutiloan.












