Nerabeei zuzendutako ekintzak Bele Gazten, Aste Santuetarako
Bele Gazte gaztelekua eraberrituta ireki zuten irailean.Zegamako Udala Zegamako Bele Gazte gaztelekuan Aste Santuko oporretarako programazioa prestatu dute 12 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako.
Astelehenean, martxoaren 25ean Iruñako (Nafarroa) Salting-era irteera egingo dute eta ondoren, Orikain (Nafarroa) herrian igaroko dute eguna. Apirilaren 4an, ginkana dute arratsaldean eta ondoren, afari-merienda. Apirilaren 5ean, gaztelekua irekita egongo da nahi duenak erabili ahal izateko.












