Gizonezko pentsiodunek jaso dezaketen amatasunaren gehigarriaz hitzaldia egingo dute Legazpin, astelehenean
Gizarte Zentroan izango da, 18:00etan. Pentsiodun izaera 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra bitartean jaso duten gizonezkoei zuzenduta dago.
Buztintegi elkartearen laguntzarekin, hitzaldi informatiboa egingo dute Legazpin astelehenean, hilak 25, ekarpen demografikoagatik gizonezkoek pentsioetan jaso dezaketen amatasun osagarriari buruz. Hitzaldia Gizarte Zentroan izango da, 18:00etan, eta batez ere pentsiodun izaera 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra bitartean jaso duten gizonezkoei zuzenduta dago.
Pentsioan amatasun osagarri hori jasotzeko baldintzak hauek dira: gizonezko pentsioduna izatea, 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra bitartean pentsiodun bihurtu izana eta bi seme-alaba edo gehiago eduki izana. Baldintza horiek betetzen dituzten pentsiodunek pentsioetan %5etik %15era bitarteko igoera gehi atzerapenak jaso ditzakete. Asteleheneko hitzaldiaren helburua da jakinaraztea gehigarria eskatzeko zein dokumentazio behar den eta jarraitu behar diren pausuak zeintzuk diren.