Gabiriako herrigunetik igaro da Korrika lehen aldiz
"Egun historiko" hau bizitzeko, ia herri osoa atera da kalera Korrikarekin bat egitera.
Furgonetako animatzaileak esan duen bezala, “egun historikoa” da gaurkoa gabiriarrentzat, Korrika lehen aldiz igaro delako herriko kaskotik. Goizeko zortziak pasatxoan iritsi da Alegitik gora igota, eta Zuazola, Korta, Ugarana Goikoa eta Ugarana Behekoa igarota, Mutiloa aldera egin du ondoren, Lierniatik.
Ia herri osoa atera da kalera Korrika ikustera, eta giro bikaina izan da herri kaskoan, batez ere herri eskolak lekukoa hartu duen aldapan.
Aipagarria da Korrika Gabiriako herrigunean sartzean, Legazpiko gazte talde batek lasterketa amaitutzat eman duela, 05:45 inguruan Udanako gainean hasita hogeitaka kilometro egin ondoren.