Urtzi Gorostiagak irabazi du Ahozko Narrazio Lehiaketa
Iam Agorria zornotzarra eta Jokin Aldazabal tolosarra izan dira beste bi finalistak.
Urtzi Gorostiagak irabazi du hamabigarren Ahozko Narrazio Lehiaketa. Atzo arratsaldean Ordiziako Barrena jauregian egin zuten gala nagusian egin zuten lehiaketaren finala. Hiru finalistak parte hartu zuten: Urtzi Gorostiaga ataundarra Etsaiaren adina ipuinarekin; Iam Agorria zornotzarra Ez da errege…ezta erregiña ipuinarekin; eta Jokin Aldazabal tolosarra Martin Galox ipuinarekin. Epaimahaiak Gorostiagaren lanari eman zion aurtengo kalabaza.