Iztueta baserrira bisita antolatu dute larunbaterako
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/03/lazkaomendiko_iztueta_base.jpg)
Lazkaoko Iztueta baserrian eta esnetegian Nondik dator esnea? bisita gidatua antolatu du Aralarko Parketxeak. Martxoaren 30ean, larunbata, 11:00etan izango da. Bi ordu iraungo du, eta aurrez izena eman behar da: helduek 12 euro eta haurrek 6 ordainduko dute.