Kale garbiketa zerbitzuari buruzko iritzia jakin nahi du Legazpiko Udalak
Inkesta bat ari da egiten eta apirilaren 7ra arte bete daiteke, on line edo udaletxean.
Kale garbiketa zerbitzuaren kalitateari buruz herritarrek duten iritzia jaso nahi du udalak, eta horretarako inkesta bat jarri du martxan. Apirilaren 7ra arteko epea dago inkesta hori egiteko, on line www.legazpi.eus webgunean edo udaletxean bertan, Herritarren Arreta Zerbitzuan.
Inkestaren helburu nagusia herritarren zerbitzuaren inguruan duten gogobetetze maila ezagutzea da. Aldi berean, herritarrek antzemandako arazoak identifikatu nahi ditu, hurrengo kontratua arautuko duten baldintza teknikoen agirien diseinuan kontuan hartzeko. Izan ere, gaur egun zerbitzua eskaintzen duen Seula enpresarekin udalak sinatuta duen kontratua aurtengo urriaren 11an amaituko da, eta kontratu berrirako agiriak berritu behar dira.