600 euroko diru-saria zozkatuko du Bareak merkataritza elkarteak
Beasain Bareak txartelarekin erosketak egiteagatik ere sariak banatuko dituzte.
Beasaingo saltokietan erosketak egiteak sari potoloak irabazteko aukera emango du hurrengo asteetan, Bareak merkataritza elkartearen kanpaina berrienekin.
Batetik, 600 euroko diru saria irabazteko aukera izango da. Irabazlea zozketa bidez erabakiko da. Zozketan parte hartuko dute Bareak merkataritza elkartera atxikita dauden saltokietan erosketak egiten dituztenek. Erosketa bakoitzarekin zenbaki bat duen txartela eskuratuko da. Zenbaki hori da saritua izan litekeena. Apirilaren 21era arte egongo da martxan kanpaina hau.
Bareak txartelarekin
Bestetik, Beasain Bareak merkataritza elkartearen txartelarekin erosketak egiten dutenen artean sariak banatuko dira ere.
Denera, lau opari txartel banatuko dira, elkartera atxikita dauden establezimenduetan gastatzeko izango direnak. Honako hau, apirilaren 25era arte egongo da martxan.
Bareak merkataritza elkartetik gogoratu dute, denetariko produktuak eskuratzeko aukera zabala Beasaindik bertatik atera gabe. Era berean, herriko kaleak bizirik mantentzeko erosketak tokiko saltokietan egiteak duen garrantzia nabarmendu dute.