Amaia Egidazurekin ipuin kontaketa, bihar Idiazabalen
Ekimena Haur liburuaren eta Liburuaren Nazioarteko egunaren harira antolatu dute. Apirilaren amaieran ‘Palestina’ komiki liburuaren aurkezpena izango da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/04/amaia_egidazu_tokikom.jpeg)
Haur liburuaren eta Liburuaren Nazioarteko Egunekin bat egingo dute apirilean zehar Idiazabalen. Hala, bihar emango diote hasiera liburuaren eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenen harira antolatu duten egitarauari.
Amaia Egidazu (Durango, Bizkaia, 1981) biologo, idazle eta ilustratzaileak ipuin kontaketa egingo du, 17:30ean udaletxeko areto nagusian.
Bestalde, apirilaren 24an, Julen Gabiriak (Galdakao, Bizkaia, 1973) idazleak itzulitako Joe Saccoren (Kirkop, Malta, 1960) Palestina komiki liburuaren aurkezpena izango da, 18:30ean udaletxeko areto nagusian.
Gainera, urtero bezala, liburutegiko erabiltzaileen artean liburuak ere zozkatuko dituzte aurten ere. Apirilaren 15etik 26ra liburu bat maileguan hartzen duten guztiak sartuko dira zozketan.