Zumarragako ospitaleko eraikin berriko obra datorren urteko lehen hilabeteetan hasiko da
Kirurgia eraikin berria 2027ko erdialderako prest egotea espero dute.
Zumarragako ospitalean kirurgia eraikin berria egiteko proiektua aurrera doa. Osakidetzak obra 2025aren hasieran esleitzea eta hastea espero du. Eraikina 2027ko erdialdean inauguratzea espero da. Lauzpabost ebakuntza gela, A motako babes erradiologikoarekin, eta kirurgia aurreko prestaketa gunea izango ditu. Anestesia ondorengoko errekuperazio unitatea, ospitaleratzerik gabeko kirurgia unitatea, kirurgia txikiko gelak, minaren unitatea (hainbat kontsultarekin), endoskopia gelak eta esterilizazio gela ere bai. Horretaz gain, Osakidetzak datozen urteetan kanpo kontsulten eta larrialdien eremua handitu eta berrituko duela iragarri du.