Zelanda taldeak kontzertua egingo du ostiralean Legorretako Herri Antzokian
Sarrerak egunean bertan antzokian erosi ahal izango dira, 8 euroan.
Zelanda taldearen kontzertua izango da ostiralean Legorretako Herri Antzokian, 19:30ean, Satto kultur elkarteak antolatuta. Sarrerak egunean bertan antzokian erosi ahal izango dira, 8 euroan. 2021ean Hesian taldeko kide izandako Fran Uriasek sortu zuen Zelanda, Ane Bastidarekin eta Iñaki Bastidarekin batera.
Hirukotea izan zen hasieran, eta lehen diskoa argitaratu zuten 2022an, Zelanda izenpean. Batzuk joan eta beste batzuk etorri, gaur egun Fran Uriasek (gitarra eta ahotsa), Maria Ereñak (ahotsa), Iñaki Bastidak (bateria), Xabier Sekok (baxua), Lander Antonek (teklatua) eta Mikel Arrietak (gitarra) osatzen dute taldea. Joan den astean Hustu kanta kaleratu zuten Gari-rekin.