Antzerki Garaia zikloa azkenera iritsi da
Khea Ziater konpainiaren 'La sed del minotauro' antzezlana izango da itxierako saioan. Beasaingo Usurbe Antzokian, ostiralean, 20:30ean.
Antzerki Garaia zikloaren azken emanaldia izango da bihar, ostirala. Itxierarako, Khea Ziater konpainiaren La sed del minotauro antzezlana izango da, Beasaingo Usurbe Antzokian, 20:30ean. Antiheroiez mintzo da obra hau, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Hotz egiten duen leku bateko kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Zuzendaria: Alex Gerediaga. Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga, Leire Ucha, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. De Jauregui.
Sarrerak salgai daude usurbe.eus webgunean eta leihatilan.