Aurkezpenak eta jardunaldiak egingo dituzte Biziolan apirilean
Lehenbiziko saioa Asier Gogortza argazkilari beratarraren liburu aurkezpena eta solasaldia izango da, gaur, 18:45ean.
Biziola kooperatiban zenbait ekitaldi antolatu dituzte, apirileko egitaraurako. Lehenbiziko saioa Asier Gogortza argazkilari beratarraren liburu aurkezpena eta solasaldia izango da, gaur 18:45ean, Biziola dendan.
Epe luzeko Hariztia proiektua du esku artean, eta momentuz bi liburutan jaso ditu erretratu serie batzuk. Pandemia garaian sartutako ezkur batzuetatik 27 haritz kimu atera, eta mendian bi zirkulutan landatu zituenean hasi zuen proiektua.
Apirilaren 17an, hurrena, Amillubi proiektua aurkeztuko dute. Lurra ondasun kolektibo bilakatzeko, Zestoako Iraeta auzoko baserri horren proiektua azalduko dute, lurrak erostetik elikagaiak bermatzeko lur emankorrak babesteko nahira.
Azkenik, apirilaren 24an, Elikadura eskubidea lantzen jardunaldian, bi esperientzia komunitario erakutsiko dituzte: Valentziako Entreiguales, eta Barakaldoko kulturarteko ortua.