Haur sahararrentzat harrera familiak behar dira
'Oporrak bakean' egitasmoari esker, basamortuko baldintza gogorretatik bi hilabetez irteteko aukera izango dute haur errefuxiatuek. Helburua da, 300 haurrei ongi etorria ematea Euskal Autonomia Erkidegoan.
Oporrak bakean haur errefuxiatu sahararren programan parte hartzeko deialdiari erantzuteko azken egunak dira. Udan, bi hilabetez, haurrak hartzeko familiak behar dira. Informazio bilerak egingo dira ostiralean, hilak 12, Ordiziako Barrena kultur etxean 18:00etan, eta Beasaingo udaletxeko bilera gelan 19:15ean.
Egitasmoan parte hartzen ari diren eragileen helburua da 300 haurrei ongi etorria ematea Euskal Autonomia Erkidegoan, basamortuan bizi dituzten baldintza gogorretatik atera daitezen. Horregatik, egitasmoan parte hartzeko urgentziazko deia egin dute antolatzaileek.