Legorretan, Itsasondon eta Zaldibian egingo du geldialdia '17. logela' ihes gelak apirilaren amaieran
Aurrez erreserba egin beharko dute parte hartu nahi dutenek. 40 minutuko saioak dira. Itsasondon hilaren 26an izango da, Zaldibian 27an eta Legorretan 28an.
17. logela ihes gelak Goierriko hiru herritan egingo du geldialdia apirilaren amaieran. Itsasondon egongo da apirilaren 26an, Zaldibian hilaren 27an, eta Legorretan 28an. Euskaraz Barra-Barra egitasmoaren barruan sortutako ihes gela da, euskarazko aisialdi produktu bat eskaintzea helburu duena.
40 minutuko saioak dira, 16 urtetik gorakoentzat. Gehienez 5 laguneko taldeak izango dira saioko. Parte hartu nahi dutenek erreserba egin beharko dute aurrez, Euskaraz Barra-Barraren webgunean. 40 minututan ihes-gelatik irtetea lortzen ez bada, jokoa amaitutzat emango da. Autobus formatua dauka ihes-gelak. Thotel izeneko luxuzko hotel kate batean murgilduko dira parte hartzaileak, hotelaren ehungarren urteurrenean.
Maiatzaren 3an, 4an eta 5ean Segurara joango da.