Loinatz jaietako kartela aukeratzeko azken egunak
Apirilaren 14ra arte herritarrek bozka eman dezakete udaletxean bertan eta internet bidez.
Beasaingo Loinatz jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketan herritarrek bozka emateko azken egunak dira. Sei lan izan dira lehiaketaren bigarren fase honetarako aukeratuak, epaimahaiak haien puntuak banatu ondoren. Orain herritarren txanda da, apirilaren 14ra arte, igandera arte euren bozak emateko aukera izango dutenak.
Bi bide daude botoa emateko: udaletxera inguratu eta sarrera nagusian dagoen hautesontzian ematea bozka; eta udal webgunearen bidez.
Lanak saritzeko garaian kontuan izango diren irizpideak ondorengoak dira: Loinatz jaiekin edota Beasaingo ohiturekin lotura izatea, Lehiaketaren helburuarekin lotura izatea (jaiak iragartzea), sormena, teknika, edota ideia berriak izatea.
Haur zein helduen kartel irabazleak maiatzaren lehenengo astean jakinaraziko dira.