Ordizian egin du EH Bilduk Goierri mailako ekitaldi politikoa
Adur Ezenarro, Eraitz Saez de Egilaz eta Maddalen Iriarte izan dira hizlariak. Eskualdeko EH Bilduko alkate eta zinegotziak ere izan dira bertan babesa ematen.
Ostiralean hasi zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina. Gaur arratsaldean, EH Bilduk Ordizian egin du Goierri mailako ekitaldi politikoa, Plaza Nagusian. Ekitaldiari hasiera emateko, dantza egin dute lau dantzari gaztek. Adur Ezenarrok, Eraitz Saez de Egilazek eta Maddalen Iriartek hartu dute hitza ondoren. Militanteez eta herritarrez gain, eskualdeko koalizioko alkate eta zinegotziak ere izan dira ekitaldian babesa ematen.