Perkusio afro-brasildar ikastaroan izena emateko epea irekita Toberan
Aizkorpe bailarako Tobera musika eta dantza eskolak perkusio afro-brasildar ikastaroa eskainiko du aurten ere. Ikastaroak bi orduko lau saio izango ditu eta eskolak Mutiloan, Zerainen, Seguran eta Zegaman emango dira. Ikastaroan parte hartzeko izen ematea dagoeneko irekita dago apirilaren 28ra arte.
Maiatzaren 3, 17 eta 24an eta ekainaren 7an —ostiralak— antolatuko dituzte perkusio saioak. Arratsaldeko ordutegian gauzatuko da ikastaroa eta ordutegia izena emandako guztien artean adostuko dutela aurreratu dute Toberatik.
Apirilaren 28ra arte zabalik
Perkusioa ikasi nahi duten 16 urtetik gorako edozein pertsonari zuzenduta dago ikastaroa. Musika ezagutzarik izatea ez da beharrezkoa parte hartu ahal izateko. Eneko Larrañaga irakasleak eskainiko du ikastaroa.
Ikastaroak 75 euroko prezioa du eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Interesatuek tobera@tobera.org helbide elektronikora mezu bat idatzi beharko dute izen abizenak eta telefono zenbakia jakinaraziz. Apirilaren 28a da izena emateko azken eguna.
Matrikulatutako ikasleekin apirilaren 29an jarriko dira harremanetan argibideak eman eta ordutegiak zehazteko. Ordura arte matrikula ez da behin-behinekoa izango.