Zubizarreta eta Senar B Serieko buruz buruko ligaxkan dira, koxka igarota
Beñat Senar Apalategi, Ataungo San Gregorioko Zelai pilotalekuan, atzo. // ARGAZKIA: Aimar Maiz Beñat Senar eta Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrek nork bere kanporaketak gainditu dituzte B Serieko buruz buruko txapelketan. Final zortzirenetan, aurre-kanporaketa bati aurre egin behar izan diete Baikoko bi pilotariek. Koska hori gaindituta, final-laurdeneko ligaxkan sartu dira, hiru jardunaldikoa.
Senarrek Eskuza 10-22 menperatu zuen, igandean, Tolosako Beotibarren. Ligaxkako lehen jardunaldian Agirre izango du aurkari, Bilboko Bizkaian, apirilaren 21ean.
Zubizarreta III.ak Alberdi II.a kanporatu zuen, 22-15, larunbatean Iruñeko Labriten. Salaberria du hurrengo aurkaria, Iruñean, zapatu honetan (17:15).













