Anje Duhalderen kantaldia izango da Arriaran auzoan
Herri kirolak eta bertsoak ere izango dira, besteak beste. Bazkarirako txartelak salgai daude.
Anje Duhalderen kantaldia izango da Arriaranen apirilaren 13an, 17:30ean hasita. Intxaurpe elkarteak antolatu du. Ekintza gehiago ere izango dira. 12:00etan, herri kirolak eta bertsoak uztartuko dituzte. Bertsotan, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia, Izar Mendiguren, Oihana Perez eta Iñaki Viñaspre izango dira, eta kirolariak, Iñaki Azurmendi, Xabier Dorronsoro, Udane ostolaza, Imanol Royo, Xiker Larrea eta Arriarango gazteak. 14:30ean berriz, bazkaria izango da. Txartelak salgai daude 30 euroan, Azurmendi harategian, Basakana tabernan eta Intxaurpe elkartean.