Aurtengo Korrikaren edizioan CAFeko Euskara eskolei "ikusgarritasuna" eman nahi izan diotela, eta "boikot ekintza" horren ondorioz haien lan guztia "ezerezean" gelditu dela nabarmendu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goierri beheko udalen babesa jaso du egitasmoak. AEBetako 53 gaztek eman dute izena udan hiru asteko egonaldia Goierrin egiteko. Haiek hartzeko familia gehiago behar dituzte orain.
‘Irazigune’ egitasmoa jarriko dute abian. Material bibliografikoa erabiliz, "adin ezberdinetako pertsonentzako komunikatzeko, irakurtzeko eta ikasteko espazioa" sortzea dute helburu.
23. Korrikan egin zuten ekintza dela-eta argitu dute "CAF enpresa seinalatzea" zela helburua, eta "ez langileen aurka egitea".
Igartubeitiren kasuan %54 hazi da bisitarien kopurua 2023ko kopuruarekin alderatuta. Sagartxotx jarduera finkatzen ari da programazioaren barruan. Zumalakarregi museoak bisitari kopuruari eutsi dio.
Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatu du lasterketa. Larunbatean izango da, 10:00etan hasita. Egutegiko errepideko lehendabiziko proba izango da.
Apirilaren 7ko arratsaldean izan zen sutea, Larraone eta Muitze artean, Enirio-Aralar Mankomunitatearen lur publikoetan eta Natur Parkearen barnean. Azalpenak eskatu dizkie elkarteak erakundeei.
Finala bihar jokatuko da, Itziarko Lastur auzoko tabernan, bertso-afari formatuan.
Legazpiko, Beasaingo, Ordiziako eta Zaldibiako gazte asanbladek antolatu dute, eta Iltze, Ostikoka, Igitaia eta Tintz izango dira jotzen eta musika jartzen.
Herri kirolak eta bertsoak ere izango dira, besteak beste. Bazkarirako txartelak salgai daude.
Prentsa argazkilariak 1990 eta 2018 artean egindako argazkiak biltzen dituen ikus-entzunezkoa Kultur Etxean eskainiko du, 19:00etan. "Gure herriaren historia grafikoa" dela dio egileak.
Martxoko orriko argazkian agertzen zen nekazari tresnaren izena asmatu behar zen: zazpihortza zen. Udalak 98 erantzun zuzen jaso ditu. Apirileko lehiaketa dago orain martxan, eta toki izen bat eskatzen da oraingoan.
Familien bazkarirako paella prestatuko du Lekanazpik, eta maiatzaren 5eko Mirandaolako bazkarirako catering bat kontratatu du udalak.
Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi Alai dantza taldeek parte hartuko dute. 11:30ean hasiko dute eguna.