Kinto Eguna egingo dute hirugarrenez Seguran, larunbatean
Distopia elektrotxaranga, iaz Seguran, 2. Kinto Egunean. Amets Otegi Segurako 3. Kinto Eguna ospatuko dute larunbat honetan. Egun osoko egitaraua antolatua dute dagoeneko. 12:00etatik aurrera Burrunbazale txaranga ibiliko da herriko kaleetan zehar. 13:00etan, toka txapelketa izango da eta 14:00etan, urteroko talde argazkia aterako dute Errebote plazan. 19:00etatik 22:00etara Distopia elektro txarangak jarriko du giroa. Zapiak Segurako tabernetan daude dagoeneko salgai.













