Mercedes Etxeberria ataundarrak ehun urte
Atseden Toki jubilatu elkarteak eta Ataungo Udalak omenalditxoa egin zioten martxoaren 27an. Ataungo Mercedes Etxeberria Dorronsoro herritarra ehun urtekoen multzoan sartu da. Martxoaren 27an bete zituen urteak, baita behar bezala ospatu ere. Atseden Toki jubilatu elkarteak eta Ataungo Udalak ere omenalditxoa egin zioten, juntakideak eta alkatea buru zirela, lore sorta bat eta oparia erregalatuta.












