Ataunen ‘Eukalyptus’ antzerkia doan ikusi ahalko da, etzi

Jon Ander Urrestik Udalbiltzaren Geuretik sortuak kultur sorkuntza programan garatutako Eukalyptus antzerkia Ataunen egingo dute, igandean. Herri Antzokian 18:30ean hasiko da, eta sarrera dohainik da. Urtarrilean estreinatu zuten, eta bosgarren emanaldia dute Ataunen. Urresti bera eta Beñat Urrutia dira interpreteak. Lau musikarik ere parte hartzen dute.