Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua Legazpin izan da gaur, eta euskal industria babestearen aldeko mezuak ematen ditu.
Markel Olano eta Xabier Barandiaran EAJren hautagai goierritarrak Lazkaon izan dira. "Osasun zerbitzuak indartzeko konpromisoa" dutela nabarmendu dute.
Amerikako Estatu Batuetako Austin hirian izango du lehen lasterketa. DAZN plataforma bidez ikusi ahal izango da, 18:00etatik aurrera. Legazpin, Karibe Zaharra tabernan elkartuko dira pilotuaren fan klubeko kideak eta gainerako jarraitzaileak.
Idiazabalgo Udalak 77.000 eurotik gorako inbertsioa egin du. Maria Isabel Gutierrez izango da maizter berria ondorengo bi urteetan. Sukalde zerbitzua eskainiko da gaurtik aurrera.
Margotzen hasi zenetik landutako teknika guztien lagin bat da ‘Sustraiak’ erakusketa. Idiazabalen egongo da ikusgai maiatzaren 10era arte. Jaioterrira itzultzeko aitzakia izan da erakusketarena.
Goierriko taberna bereziena Zumarragako ospitalekoa da. Izan ere, osasun zentro batean dagoen bakarra da. Alberto Bilbao, Ana Gordo, Maribel Terron eta ‘Txus’ Lucenak bertan bizi izandakoak gogoratu dituzte.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Elkarrekin-Podemos Gipuzkoako zerrendan hirugarren postuan dago Ander Jimenez (Beasain, 1986). Ezkerreko indarren aldarria egin du.
Herri Eskolako jolastokia eraldatzeko prozesuaren barruan, astelehenean haurrei eta helduei zuzendutako saio irekia egingo da.
Maiatzaren 9an da hitzordua, Guraso Elkartean. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioetako bat izango da. Guzira sei bertsolari arituko dira kantuan.
Antzerki Garaiaren bukaera, Gerrikoko kopla desafioa, Erdi Aroko azoka Legazpin, IX. Poligrafo Fest jaialdia Urretxun, 'Alde zaharra dantzan' Ordizian, 'Lazkao Txiki gogoan' Lazkaon, zinema kartelera... Bete-betea dator Goierriko kultur agenda.
Latxartegi aretoan izango da emanaldia, 19:30ean.