Dantzari Txiki egunean lau talde bilduko dira Gabirian
Gabiriako Goruntz taldeko kideak, Aztiriko jaietan, iaz.Aimar Maiz Goruntz dantza taldeak antolatuta, Gabirian Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean. Lau talde ariko dira: Oin Arin (Lazkao), Aurtzaka (Beasain) eta Jalgi (Zarautz) gonbidatuak, eta Goruntz bera. 11:00etan plazan elkartu, kalejira egin, eta bertan amaituko da gero. Osinalde elkartean bazkalduko dute 140 lagunek, eta Modesto DJa 16:00etan hasiko da.













