Eskolako jolastokiaren diagnostikoa osatzeko saio irekia astelehenean
Herri Eskolako jolastokia eraldatzeko prozesuaren barruan, astelehenean haurrei eta helduei zuzendutako saio irekia egingo da.

Herri Eskolako jolastokia eraldatzeko prozesuak bere bidea darrai. Astelehenean, hilak 15, izango da hurrengo saioa. Eskolako jolastokiaren diagnostikoa osatzeko saio irekia izango da, haur eta helduei zuzendutakoa. Hitzordua astelehenean, 16:45ean jarri dute, herri eskolako jolastokian.