Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen faseko saio bat Idiazabalen
Maiatzaren 9an da hitzordua, Guraso Elkartean. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioetako bat izango da. Guzira sei bertsolari arituko dira kantuan.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa udazkenean jokatuko den arren, aurretik Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatu beharko dute bertsolariek. Hain zuzen, sailkapen fase honetako saioetako bat Idiazabalen izango da datorren maiatzaren 9an, osteguna.
Sei bertsolari arituko dira kantuan:Aner Peritz Manterola, Eli Pagola Apezetxea, Endika Igarzabal Murua, Igauri Lopetegi Arnostegi, Mikel Iturriotz Etxaniz, Oier Etxeberria Zubimendi. Gai jartzaile lanetan, aldiz, Aizpea Garmendia Iarza arituko da.
Emanaldia 19:00etan izango da, Idiazabalgo Guraso Elkartean. Saio honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean.