Lazkaotarrak Entzia eta Opakua aldean ibiliko dira igandean
Amalur mendi elkartekoek Araba aldera joko dute, igandea. Opakuan autoa utzi, eta Entzia mendilerroan ibilbide bat osatuko dute, han dauden «bi labirinto liluragarriak» ezagutzeko, Arnokoa eta Katarrikoa. Peña Roja (1.067m), Txumarregi (1.098m) eta Lazkueta (1.123m) gailurrak zapalduko dituzte. Etzi 07:30ean elkartuko dira Lazkaoko Itzala parean.