Trantsizioa energetikoaren bidean banketxeek enpresei lagundu beharko lieketela adierazi du Denis Itxasok
Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua Legazpin izan da gaur, eta euskal industria babestearen aldeko mezuak ematen ditu.
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu Denis Itxaso Legazpin izan da gaur, eta nabarmendu du euskal industriaren trantsizio energetikoak “inbertsio handia” eskatuko duela. “Gipuzkoako industria eremu handienetako batean gaude. Energia asko kontsumitzen duen industria bat da, eta banketxeek bide horretan enpresei lagundu beharko liekete”. Susana Corcuera hautagaia eta Oscar Valbuena Legazpiko zinegotzia izan ditu ondoan ekitaldian.
Itxasok nabarmendu du digitalizazioa dela industriak duen beste erronka handietako bat. “Tradizio handiko industria enpresa askok ez dira hirugarren belaunaldira iristen. Deslokalizazio arriskua dute, baita atzerriko funtsen esku gelditzeko arriskua ere. Hori da gure erronketako bat, nola babestu gure industria mundu globalizatu honen aurrean”.