[BIDEOA] 'Lazkao Txiki'-ren omenezko kopla desafioa
Kopla-desafioa egin dute aurten Lazkao Txiki oroitzeko. Goierriko zortzi bertsolari aritu ziren katuan eta Aratz Igartzabal izan zen onena
Kopla-desafioa egin zen bart Lazkaoko Gerriko elkartean. Goierriko zortzi bertsolari nor baino nor aritu ziren: Mikel Iturriotz, Odei Lopez, German Urteaga, Mikel Etxezarreta, Maialen Akizu, Uxue Fernandez, Eneko Araiztegi eta Aratz Igartzabal. Bera izan zen guztien artean onena.
Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki oroitzeko ekitaldietako bat izan zen desafioa, ohiko bersto-afariaren ordez. Aurrena, afaldu egin zuten: txistorra, salda, haragia tomatearekin eta postrea. Bapo beteta, ondoren hasi zen lehia. Bete egin zen Gerriko.
Urteroko Lazkao Txiki gogoan omenaldi-ekitaldia, bestetik, bihar egingo dute, 12:30ean, Lazkao Txiki Zelaian. Musika eskolako musikariak, dantzariak eta GoiBE eskolako bertsolariak izango dira partaide.