Gomezek irabazi du Segurako Junior Proba
Gaur jokatu da Segurako Junior Proba. Iker Gomez Lopez de Goikoetxea altsasuarra izan da azkerrena eta Ethan Cabanillas lehen herritarra.
Gaur jokatu da Segurako Junior Proba. Quesos Albeniz taldeko Iker Gomez Lopez de Goikoetxea nafarra izan da azkarrena. 1.41.30 behar izan du 65 kilometroko ibilbidea osatzeko. Marco Martin eta Aimar Quintana sprintean menderatu ditu, hurrenez hurren. Ethan Cabanillas izan da lehen segurarra, 14. postuan, garailearengandik minutu eta erdira. Baque Team taldeak lortu du taldekako sailkapena.