Aniztasunaren eta bizikidetzaren eguna antolatzeko bilera deitu dute Hotz Legazpik eta udalak
Asteazkenean izango da, 19:00etan, Kultur Etxean. Egun horretan Legazpin bizi diren kultura guztiei lekua ematea da helburua.
Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Eguna ospatzeko asmoa dute Hotz Legazpik eta udalak, eta hori antolatzen hasteko bilera batera deitu dituzte legazpiarrak. Bilera asteazkenean izango da, hilak 17, Kultur Etxean, 19:00etan. latu nahi du lehen bilera
Herrian bizi diren kultura guztiei leku egingo die Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Egun horrek, eta besteak beste, janari, artisautza, jolas, dantza eta musika postuak jarri nahi dituzte.