Lourdeseko gaixoen pelegrinaziora joateko izena eman daiteke Legazpin
Parrokiko bulegoan eman behar da izena bihar eta etzi, 18:00etatik 19:00etara. Gipuzkoako eliz barrutiko pelegrinazioa maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean eta 2an izango da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/04/peregrinacion-lourdes-1200x801.jpg)
Gipuzkoako eliz barrutiak antolatu du aurten ere gaixoentzako pelegrinazioa Lourdesera, eta Legazpin eman daiteke izena. Horretarako, bihar eta etzi, hilak 16 eta 17, parrokiko bulegoetara jo behar da, 18:00etatik 19:00etara.
Legazpin bada pelegrinazio horretara joaten den boluntario talde bat, eta horiek dirua biltzen egongo dira hilaren 27an eta 28an, elizako irteeretan, mezak amaitzean.
Lourdeseko pelegrinazioa maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an egingo da aurten. Gipuzkoarrek egiten duten 69. pelegrinazioa izango da, eta “Zurekin elkartea eraikitzen” izango du leloa.