Hegitalo festa ospatuko dute larunbatean, Hegialdeko jaietarako dirua biltzeko
Laubideko kale nagusian egingo da, 11:00etatik aurrera. Taloez eta edatekoez gain, haurrentzako jolasak eta bingo saioa ere izango dira.
Maiatzeko Santikutzak iristear direnean, hegialdetarrak egutegian aurrerago begira jarrita daude, eta ekainaren 7tik 9ra bitartean ospatuko diren auzoko jaietarako motorrak berotzen hasita daude. Larunbat honetan bertan, adibidez, Hegitalo festa egingo dute, ekaineko jaietarako dirua biltzeko
Hegitalo festa 2018an sortutakoa da, eta orduz gero, egin dituzte hainbat edizio. Aurtengoa larunbatean izango da, hilak 20. Laubideko kale nagusian ospatuko da, 11:00etatik aurrera, eta jatekoaz eta edatekoaz gain, haurrentzako jolasak eta bingo jokoa ere izango dira.
Gainera, aurtengo jaietarako atera duten kamiseta erosteko aukera ere izango da, 12 euroan, baita bandera ere, 10 euroan. Biak salgai daude, baita ere, Insausti eta Maiatza tabernetan, Hegialde okindegian eta Laubide belar dendan. Zapiak ere badaude salgai, 2 euroan
Goitibeherak eta Xabier Ortzi de Luzuriaga BTT
Gainera, goitibehera probarako eta Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko mendi bizikleta ibilaldirako egunak ere zehaztuta daude, eta izen-emateak irekita. Goitibeherak ekainaren 1ean, eta mendi bizikleta ibilaldia ekainaren 2an izango dira.
Eta jai batzordeak lanean jarraituko du aurtengo egitarauari azken ukituak emateko. Auzoko txaranga ere laster hasiko da entseguekin.