Berriz itxi dute Legorretako bizikleta parkea lanengatik
Legorretako bizikleta parkearen irekiera ekitaldiko irudi bat. Aste Santuko eta Pazko oporrak baino lehen, bizikleta parkea egokitzeko lanak hasi zituzten eta parkea itxi zuten horretarako. Oporretarako lanak eten zituzten eta erabilgarri egon zen. Berriz itxi dute eta itxita egongo da lanak amaitu arte. Harrizko horma hobetuko dute, hesi berri bat jarrita, eta mantentze lanak ere egingo dituzte. Bukatu bezain pronto jakinaraziko dute.












