Dantzari gazteen herri arteko topaketa Zaldibian egingo dute
Herriarteko dantzari gazteen topaketa, iazko maiatzean, Zaldibian. Zaldibiako Iztueta, Lazkaoko Oin-Arin eta Idiazabalgo Axari dantza taldeak.Iñaki Gurrutxaga Hiru herritako dantzariak Zaldibian elkartuko dira larunbatean, herriarteko dantzari gazteen topaketan. Ordiziako Amets Bide, Anoetako Anitz eta Zaldibian bertako Iztueta taldeetako gazteak ariko dira. Resti pilotalekuan izango da emanaldia, 19:00etan hasita.












