Maddi Agirre hirugarren bloke eskaladako Espainiako Kopako lehen proban
18 urtez azpikoetan izan da hirugarren ordiziarra. Absolutuan 16. postua eskuratu du. Euskal Selekzioarekin parte hartu du.
Maddi Agirre ordiziarrak hirugarren egin du blokeko eskaladako Espainiako Kopako lehenengo proban, Cuencan, joan den asteburuan. 18 urtez azpikoen kategorian lortu du podiumean sartzea. Absolutuan, berriz, 16. postua eskuratu du. Euskal Selekzioarekin parte hartu du txapelketako lehen proban, eta hurrengo probarako prestatzen ari dira. Madrilen izango da, maiatzaren 25ean eta 26an.