Mendi giroan, film emanaldia eta eskalada lehiaketa
Kaleko eskalada saioa Gabirian, iaz, Leharrei lasterketaren bezperan. Mendizaletasunaren beste ertz batzuk ere landuko dituzte aste honetan Gabirian, Leharreiren aurretik. Joseba Iztueta mendigoizale gabiriarrak Zanskar, aztarna berrien bila ikus-entzunezkoa emango du; bihar 19:00etan, Osinalde elkartean da emanaldia. Iazko udako eskalada-espedizioen testigantza jaso du ikuskarian.
Ostiralean, berriz, street boulder edo kaleko eskalada txapelketa jokatuko da. Izena 17:30ean eman behar da, eta 18:00etan hasiko da. Plazan zehaztuko dituzte hormak.













