Realaren puzgarriak eta Xabier Mujikaren hitzaldia Itsasondon
Xabi Mujika 'Smithy'. Hitzaldia eskainiko du Kirol Astearen barruan.Ariane Vierbücher Kirol Astea egiten ari dira udala eta Real Sociedad Fundazioa elkarlanean Itsasondon, aste honetan. Ostiralean, etzi, Realaren puzgarriak izango dira 16:30etik 19:00etara, eta ondoren, 19:00etan, Elikadura eta kirola hitzaldia egingo du Xabier Mujika Smithy-k, Bizi Nahi elkartean. Larunbaterako, mendi irteera antolatu du Itturri Txiki guraso elkarteak, 10:00etan plazatik abiatuta.












