Hip hop jaialdia ospatuko dute Legazpiko Gaztetxean larunbatean
Grafitti erakustaldia eta mikro irekien saioa egongo dira arratsaldean, eta gauean, kontzertuak. Jaiak hasi aurreko astebururako ere kontzertuak antolatu dituzte.
Dj SbansZesFoto 3 Hermanos Hip hop jaialdia ospatuko dute larunbatean Legazpiko Gaztetxean. Festa 19:00etan hasiko da, DJ Sbansek girotuko duen grafitti erakustaldiarekin, eta 22:00etan jarraituko du, mikro irekien saioarekin.
Ondoren, kontzertuak izango dira talde hauekin: Deskonocido & Niko, The North School eta D. Palermo. Amaieran disko festa egongo da. Sarrera 5 eurokoa izango da.
Jaien aurreko asteburua
Bestalde, Festaurre Kontzertuak izenburupean, Santikutz jaien hasiera aurreko larunbaterako ere kontzertuak egingo dituzte Gaztetxean. Hilaren 27an izango dira, 22:30etik aurrera, eta The Keller’s Legazpunk&Oi, The Whaler eta The Clayton taldeek joko dute.
Sarrera 5 eurokoa izango da, eta dagoeneko erosi daiteke Gaztetxean bertan eta Karibe Zaharra, Giroa eta Kukue tabernetan.












