Bost goierritar legebiltzarreko 75en artean
Goierriko bost parlamentari izango ditu Eusko Legebiltzar berriak, amaitzear dagoen legealdian baina lau gehiago. EH Bilduk lortutako 27 ordezkarietatik, hamaika Gipuzkoatik lortutakoak dira, eta horietatik hiru goierritar daude: Josu Aztiria zumarragarra, Garikoitz Mujika idiazabaldarra eta Eraitz Saez de Egilaz beasaindarra. EAJren beste 27 parlamentarietatik, bederatzi Gipuzkoan lortu ditu, eta bi goierritarrak dira: Markel Olano beasaindarra eta Xabier Barandiaran ataundarra.
Aurreko legegintzaldirako hauteskundeetan goierritar bakarrak lortu zuen eserlekua Gasteizen, oraingoan ere bertan izango den Saez de Egilaz; 23 urterekin, parlamentari gazteena izan zen.