LAB sindikatuaren 50. urteurreneko dokumentala Barrenan ikusgai
LAB sindikatuak 50. urte bete ditu eta urteurrenaren harira ondutako Eskuz esku LAB zabaltzen dokumentala aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat herritan. Asteartean, apirilaren 23an, Ordizian egingo du proiekzioa eta solasaldia, Barrena kultur etxean, 18:00etan. Goierriko emanaldi bakarra izango da.