Oianguko Txiringitoa udako kontratatzeko prozesua jarri du martxan udalak
Interesa dutenek maiatzaren 3ra arte aurkeztu ditzakete proiektuak, udaleko kontratatzailearen profilean.
Ordiziako Udalak martxan jarri du Oianguko Txiringitoa udarako kontratatzeko prozesua. Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean ireki eta kudeatzeko izango da. Interesa dutenek maiatzaren 3ra arte aurkeztu ditzakete proiektuak, udaleko webguneko kontratatzailearen profilean.