Irrintzi taldeak dantza jaialdia egingo du larunbat honetan (apirilak 27), 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan. Sarrerak bihar (asteartea) banatuko dira (doan): 19:00etan Zelai Ariztiko leihatilan.
Aurtengo jaialdiaren izenburua Itzalaren Itzala da. Bakardadeari eta zaintzari buruzko istorioa kontatuko dute. Haurren taldeetako eta helduen taldeko dantzariek hartuko dute parte eta zortzi musikari eta bi abeslari izango dira zuzenean jotzen eta abesten. Kartela Jone Irizarrek egin du.
Horra hor Gattikenek iazko jaialdian ateratako argazki batzuk. Iazko jaialdia askatasunaren eta plazerraren ingurukoa izan zen. Hiru garai ezberdinetara bidaiatu zuten eta hiru aro horietan askatasuna eta plazerra nola landu diren erakutsi zuten.