Unai Dorronsorok Sobrarbeko trail handia irabazi du
65 kilometroko distantzia 6:56:38ko denboran osatu du beasaindarrak.
Unai Dorronsoro beasaindarrak Aragoiko, Ainsa herrian jokatu den Sobrarbeko 13. trail handiko distantzia luzeena duen -65 kilometrokoa- lasterketa irabazi zuen larunbatean. Zazpi orduko langatik behera behar izan zuen mendi lasterkari beasaindarrak proba bukatzeko. 6:56:38ko denbora egin zuen. Emakumezkoen artean Lurdes Palao izan zen irabazlea, 8:53:17ko denbora eginda.