Ane Urtzelairen garaikurrak banatuko ditu aurten ere Legazpiko Santikutz Klasikoak
Iazko lasterketarako sariak ere artista legazpiar horrek egin zituen.
Herriko artisten aldeko apustua egin du aurten ere Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak, eta Legazpiko margolari batek egindako trofeoak banatuko ditu datorren maiatzaren 1eko Santikutz Klasikoaren irabazleen artean. Ane Urtzelai da artista, eta iaz ere bere lanak jaso zituzten txirrindulariek. Sari banaketa ekitaldia amaitutakoan, podiumera igotzeko eskatu zioten, eskerrak emateko.
Urtzelaik prest ditu dagoeneko oroigarriak, eta sare sozialen bidez aurkeztu du aurrerapen bat. Hemen argazki batzuk: