AEK-Korrikaren 'Paperezko bizitzak' literatur lehiaketako irabazleetako bat izan da Sara Aranburu
'Basa mortu, arrotza abortu' lanagatik jaso du saria ordiziarrak. Lehen edizioa izan da eta 60 sorkuntza lan inguru jaso dituzte.
AEK-Korrikak antolatutako ‘Paperezko bizitzak’ literatur lehiaketaren irabazleetako bat Sara Aranburu ordiziarra izan da. Bi obrak eskuratu dute saria: Sara Aranbururen ‘Basa mortu, arrotza abortu’ lanak eta Philip Barendrecht-ek zein Esteban Martinek elkarlanean egindako ‘Ate automatikoak’ lanak.
Lehen edizioa izan da, eta 60 sorkuntza lan inguru jaso dituzte. Bi helburu nagusi ditu lehiaketak: batetik, salatzea euskal herritar guztiek ezin dutela euskara doan ikasi; eta bestetik, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak ikusaraztea. Gasteizen izan zen atzo sari banaketa.