Eskalada hastapeneko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu dute maiatzerako
Maiatzaren 2an saio teoriko-praktikoa eta maiatzaren 4an eta 5ean Eginoko eskalada eskolan praktikak egingo dituzte. Informazio bilera apirilaren 30ean izango da. Arrastaka taldeak antolatu du.
Eskalada hastapeneko ikastaroa antolatu du Arrastaka taldeak, irteeretan parte hartzen duten haiei zuzenduta batik bat. Maiatzaren 1ean saio teoriko-praktikoa egingo dute. Material ezberdinen erabilera ikusiko dute (sokak, aseguratzeko tresnak, arnesak, mosketoiak etab). Zeinu bidezko teknika eta progresioko teknikak ere ikasiko dituzte. Maiatzaren 4an eta 5ean berriz, Eginoko eskalada eskolan praktikak burutuko dituzte. Kidea nola aseguratu, segurtasuneko protokoloak, bilerak nola muntatu edota nola rapelatu bezalako ekintzak burutuko dituzte, betiere, haitzeko eskaladan behar diren segurtasunezko oinarrizko tekniketan oinarrituz.
Jardunaldi hauei buruzko informazio bilera egingo dute apirilaren 30ean, 19:00etan, taldearen egoitzan.