Ormazabalen oroimenezko lasterketaren 50. urteurrena
Igande arratsaldean jokatuko dute Seguran. Kadete mailako txirrindularien proba izango da. Bigarren zatian Zerain eta Lierniko gainak igo beharko dituzte.
Hirugarren astez jarraian, txirrindulari proba izango dute asteburu honetan ere Seguran. Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuta Jabier Ormazabalen oroimenezko proba —Beheko barrioko karrera bezala ere ezaguna— jokatuko dute igande arratsaldean. Kadete mailan jokatzen den lasterketa honek 50. urteurrena beteko du aurten.
Lasterketa Germanenean hasi eta amaituko da. 58,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek, 16:00etan hasiko den lasterketan.
50 boluntario iganderako
Seguratik Zegamara joan etorria, ondoren Iurrera eta Ormaiztegira, Gabiria igo eta jaitsi eta Ormaiztegitik berriz Segurara itzuliko dira lehenengo zatian. Bigarrena gogorragoa izango da, Zerain eta Lierni igo beharko baitituzte. Elkartea iganderako boluntario bila dabil. Prest daudenak elkarteeko kideei jakinaraztea eskatu dute.